2017-05-16

Informe CAT 2017: Zer berri Kataluniako epaitegietako hizkuntza erabileran?

2017-05-16 Auzia Euskaraz!


2017ko txostena plazaratu berri du Plataforma per la Llenguak. Elkarte horrek, katalanaren erabilera soziala sustatzeaz gain, hizkuntzaren legezko egoera hobetzeko eta hizkuntza kontzientzia lantzen egiten du lan. Seigarren urtea da urteko txostena aurkezten dutela, eta, aurtegoan, 50 datu esanguratsu bildu dituzte. Informazioa iturri ofizialetatik, prentsa artikuluetatik eta Plataforma por la Lenguaren azterketetatik eskuratu dute. 

Kataluniako Justizia Administrazioari buruzkoak dakartzagu gurera. Datu esanguratsu hauek azpimarratzen dira txostenean:


  • Espainiako senatarien %14k soilik nahi dute epaileek katalana jakitea katalana ofiziala den herrialdeetan. 
  • Katalanez emandako epaiak inoiz baino gutxiago: 2015ean eman diren epaien %8,4 bakarrik zeuden katalanez, azken hamar urteetan beheranzko joerari eusten ari zaio.
  • Katalanez aurkeztutako jarduketak ekonomikoki saritzen dituen proba pilotua martxan: aurkezten dituzten idazkietan katalana erabiltzeagatik, 14 euro jasotzen dituzte abokatuek jarduketa bakoitzeko.
  • Dokumentu batek erakutsi du 1580an Cervantesek katalanez deklaratu ahal izan zuela. 437 urte geroago zailtasunak daude horretarako, eta, deklarazioak katalanez egin arren, transkipzioak gaztelaniaz egiten dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.