2017-06-23

EpaiBi-ko tresnen ikastaroa Azpeitiko epaitegietan

2017-06-23 Auzia Euskaraz!



Auzia Euskaraz proiektuko erronketako bat da epaitegietako eragileek beraien lana euskaraz ere egitea. Horretarako, beharrezkoak dira trebakuntza eta EpaiBi lantaldeak garatutako tresnen zabalkundea. Horixe da, hain zuzen, Auzia Euskaraz ikastaroen xedea: langileen artean ezagutzera ematea modu errazean dokumentuak elebidun izapidetzeko dituzten tresnak. Horrela, euskarazko zerbitzua bermatu nahi zaie hala nahi duten herritarrei; horregatik, euskara ezagutza maila altuena duten epaitegietara bideratzea erabaki da. 

Azpeitiko epaitegietan, ekainaren 15 eta 20an 24 pertsonak jaso dute euskaraz ere izapidetzen trebatzeko ikastaroa, lau taldetan banatuta. Urtebete igaro da Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazioko Lantaldea (EpaiBi) ikastaro hauek eskaintzen hasi zenetik, eta jada Gernika, Bergara, Tolosa, Amurrio eta Azpeitiko langileek jaso dute (guztira 100 langilek); asmoa da EAEko justizia jauregi guztietatik pasatzea. 

Informazio gehiago nahi duenarentzat, hemen ikastaroaren edukien berri ematen duen bideoa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.