2017-06-09 Auzia Euskaraz!
Ingurumenaren Mundu Eguna ospatu da aste honen hasieran,
ekainaren 5ean, urtero legez. Egun hori 1972an hasi zen ospatzen Stockholmeko
Lurraren gailurraren haritik (Nazio Batuen Erakundearen Ingurumenari buruzko 1.
konferentzia). Goi-bilera horretako 1. printzipioak hala zioen:
“Gizakiak askatasunerako, berdintasunerako eta
bizi-baldintza egokietarako oinarrizko eskubidea du, kalitate giro batean,
zeinak bizitza duina izatea eta ongizateaz gozatzea ahalbidetzen dizkion, eta
betebehar nagusia du ingurumena babestu eta hobetzea, oraingo eta etorkizuneko
belaunaldientzat”.
Agerikoa ematen du gizakiok ingurumenean eragiten dugula. Klima-aldaketa egiazkoa dela etengabe adierazi
du bere txostenetan Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC). Talde
hori osatzen duten herrialdeetako 195 zientzilarik espresuki berretsi dute hori.
Parisko Akordioak, Klima-Aldaketari buruzko Nazio Batuen
Esparru-Konbentzioaren barruan, berotegi-efektuko gasak murrizteko neurriak ezartzen
ditu, eta 2020an da indarrean sartzekoa. Estatu Batuak hil honen hasieran
Akordiotik atera direla-eta, Europar Batasunak eta Txinak –biak ere akordio
barruan-
lidergoa hartzeko parada dute kutsadura murrizte aldera.
Estatu espainiarrera etorrita, egun izapidetzen ari diren Klima Aldaketaren
eta Trantsizio Energetikoaren Legea mugarri izan daiteke energia kutsagarriei
agur esan eta energia berriztagarriei bide egiteko.
Iturria: www.abogacia.es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.