Ekainaren 7an, agerraldia egin zuen Victoria Ortegak, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Orokorreko presidenteak, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean. Bost jardun eremu aurkeztu zituen, Justizia Administrazioa hobetzeko.
Hasteko, berme eta eskubideen alorra jorratu zuen, eta hainbat proposamen egin zituen: berme eta eskubideen egitura instituzionala finkatzea, organo judizialak espezializatzearen bidez, ebazpen judizialen zehaztasun teknikoa sustatuz; defentsaren berme konstituzionala egiaz gauzatzea, Defentsa Eskubidearen Lege Organiko baten bidez; eta Justiziarako sarbide unibertsala ekarriko duen sistema homogeneo eta bermatzaile bat bultzatzea.

Laugarren alor gisa azaldu zuen Europarekin bat etortzeko beharra, Justiziako politika publikoak Europakoekin parekatzekoa. Hori lortzeko, besteak beste, honako hauek proposatu zituen: ikertze- eta epaitze-moduak eguneratzea, alderdien eskubideak bermatze aldera; kontsumitzaileen posizioa indartzea kontratazioetan; eta gatazken osoko kudeaketarako azpiegitura eta politikak garatzea.
Amaitzeko, Justizia gainerako zerbitzu publikoen bikaintasun eta eraginkortasunera heltzeko proposamenak plazaratu zituen: gaitasunean eta merezimenduan bereziki epaileei dagokienez oinarritutako sarbide-, promozio- eta sarbide-sistema berdiseinatzea; bitartekoak jartzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ez dadin izan epaile eta magistratuak soilik ordezkatzen dituen organo bat; deontologian oinarritutako diziplina profesionala etengabe hobetzea; eta sistema judizial sinesgarri eta fidagarria bultzatzea.
Iturria: www.icagi.net
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.