2017-07-28 Auzia Euskaraz!
Aktiboak
Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak 73 pertsona fisikoren eta 36 pertsona
juridikoren ondarea aztertu du 2017ko lehen seihilekoan. Organo judizialek
enbargatu edo konfiskatu beharrekoak izan zitezkeen 543 ondasun lokalizatu ditu
guztira, gehienak kontu korronteak (295), ibilgailuak (116) eta higiezinak
(111), baina baita bestelakoak ere, hein txikiagoan, hala nola armak,
itsasontziak, lansariak eta ordaindutakoaren araberako prestazioak, eta lau
sozietate.
Guztira lau
milioi euro baino gehiago sartu ditu eta bulego horren Gordailu eta Kontsignazioen
Kontuaren saldoa 16,7 milioi eurotik gorakoa da.
Ikerketak
organo judizialen batek aginduta egin behar dira, eta ezinbestekoa da,
batzuetan, beste herrialde batzuetako arlo horretako bulegoekin lankidetzan eta
koordinatuta aritzea, ondasunak Espainian nahiz atzerrian egon baitaitezke.
Horretarako, hainbat baliabide ditu: polizia judizialeko kide atxikiak, zenbait
entitaterekin lankidetza-hitzarmenak iturri irekietako datuak kontsultatzeko,
eta gero eta presentzia handiagoa aktiboak berreskuratzeko nazioarteko foro eta
sareetan.
Bulego hau
2015eko urrian sortu zen, krimen antolatuaren eta ondare-delitu larrienen
kontrako borrokatik etorritako ondasunak kudeatzeko eta lokalizatzeko asmoz.
Jatorrizko albistea, hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.