2017-07-12

Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna

2017-07-12 Auzia Euskaraz!


Duela 6 urtetik, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna ospatzen da uztailaren 12an. Helburua da, besteak beste, defendatu eta plazaratzea estatuan 45.300 ofiziozko abokatuk egiten duten lana zerbitzu hori eskaini ahal izateko 24 orduz eta urteko 365 egunetan. Abokatuen elkargoek, gaurko egunaren harira, hainbat ekitaldi, ekintza eta ospakizun antolatu dituzte.

Baliabide nahikorik gabeko herritarrei doako justizia erabili ahal izateko eskubidea aitortzen die legeriak. Zerbitzu horren barruan sartzen dira, esaterako, abokatu zein prokuradorea doan izatea eta judizioetatik eratorritako gastuak ordaindu beharrik ez izatea (adituen txostenak, fidantzak…).

Une hauetan, doako justiziako eskabide ohikoenek krisiarekin dute zerikusia. Adibidez, hipoteka betearazpeneko kasuetan, herritarrek haien etxebizitza ordaintzeko baliabide ekonomikorik izan ez eta doako laguntza eskatzen dute. Familia arloan, neurriak aldarazteko eskabideak, banantze edo dibortzietatik eratorritakoak, oso ohikoak dira; izan ere, aurrez ezarritako pentsioak ordaintzeko zailtasun handiak dituzte herritarrek, eta, horregatik, neurri horiek aldatzeko eskatzen dute. Azkenik, ez ordaintzeak eragindako utzarazpen kasuak askotan izaten dira, beren egoera ekonomikoan aldaketak izan direlako, maizterrek ezin diotelako alokairuari aurre egin.

Jatorrizko albistea, hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.