2017-07-21 Auzia Euskaraz!
'Egitatezko bikoteak eta umeen
zaintza euskal Zuzenbide Zibilean' izeneko ikastaroa izan zen ekainean Iruñean.
Iazko Udako Ikastaroetan, Euskal Zuzenbide Zibilaren
gaineko azterketa konparatua lantzen hasi ziren, eta, aurten, segida eman diote
gaiari. Ikastaroko arduradunak bi dira: Roldan Jimeno, Historian doktorea eta
Zuzenbidearen Historian irakaslea (NUP), eta Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko
irakasle titularra (UPV/EHU).
Nafarroako eta EAEko zuzenbide pribatuek -alegia, familia, oinordetza,
jabetza eta horrelakoak arautzen dituzten legeak eta ohiturak- beren ibilbide
propioa hartu zuen aspaldi. XIX. mendetik aurrera, Kode Zibila egin zenetik,
zuzenbide horiek baztertzera jo izan du Estatuak, harik eta 1978ko Espainiako
Konstituzioarekin Erkidego biei aukera eman zitzaien arte erakunde pribatuak
eguneratzeko. Aukera horretaz baliatu izan da Eusko Legebiltzarra, EAE osorako
oinordetza eta familia zuzenbiderako arau berriak, egungo gizarteari egokituak,
ezartzeko. Nafarroan, aldiz, Francoren garaiko lege batek arautzen du oraindik
orain familia zuzenbidea.
Gaiari ikuspegi integral batetik heltzea izan dute helburu ikastaroan. Bildu
nahi izan dituzte, batetik, abokatu, unibertsitateko irakasle, soziologo,
historiagileak eta abar, gaiaren ikuspegi zabal bat emateko,eta, bestetik,
Nafarroako eta EAEko espezialistak, ikuspegi desberdinak alderatzeko.
Jatorrizko albistea, hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.