2017-07-07

LEGEA ETA EUSKARA: 2016ko bigarren seihilekoaren kronika

2017-07-07 Auzia Euskaraz!


Kataluniako “Revista de Llengua i Dret” aldizkariko 67. zenbakirako IƱigo Urrutia Libaronak idatzitako azken kolaborazioan, 2016ko bigarren seihilekoan euskararen erabileraren inguruan jasotako berrikuntza jurisdikzionalak eta arau berriak bildu ditu. 

Jatorrizko artikulua hemen aurkituko duzue (gaztelaniaz). 

Nagusiki bi zati bereizten dira testuan. Lehenengoan, euskararen gaineko erabaki jurisdikzional interesgarrienak azaltzen dira, tartean:  kontratazioko klausula linguistikoei buruzko erabaki berri bat (EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko uztailaren 21eko epaia -2206/2016-), diruz lagundutako jardueren erregimen linguistikoari buruzko bi erabaki (EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko urriaren 14ko epaia -3278/2016- eta EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 28ko epaia -3681/2016-) eta Zarauzko euskararen erabilera normalizatzeko planaren kontrako epaia (EAEko Auzitegi Nagusiaren 2016ko irailaren 28ko epaia -2876/2016-).

Lanaren bigarren atalean, seihileko horretan argitaratutako euskararen inguruko araudiaren analisia jasotzen da; besteak beste, 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismoarena, eta Jaurlaritzaren antolaketari buruzko 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.