2017-09-29 Auzia Euskaraz!
Herenegun, irailak 27, zabaldu zen (urriaren 9ra bitartean
irekita) euskara on-line eta doan ikasteko matrikula epea, Justizia Administrazioan. Hartzaileak hauek dira:
·
Kudeatzaileak, izapidegileak, laguntzaile judizialak eta
auzitegiko medikuak.
·
Lan-kontratuko langileak.
· Epaileak, magistratuak, bake-epaileak, fiskalak eta Justizia
Administrazioaren letraduak.
Guztira 16 ikastaro dira - 1. HE, 2. HE edo 3. HE mailetarako - eta deialdian, gehienez ere, bi
ikastarotan egin daiteke matrikula. 2018ko otsailean bigarren
deialdia egingo dute. Argibide guztiak (matrikula egiteko modua, hautatze irizpideak…)
Justizia.net-en intranetean daude.
Bestalde, irailaren
29ra arte matrikulazio-epea irekita dago HABEko euskaltegietan. ‘Euskara
ikasiz, mundu bat irabazi’ lelopean abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak
matrikulazio-kanpaina. EJk inoiz baino erraztasun gehiago emango ditu ikasteko
bidea errazteko, diru-laguntzen bidez.
“Euskara ikasteko pausoa ematen duenari parez pare zabaltzen
zaizkio mundu berri baten ateak. Hizkuntza ezagutu barik kostata ikusten den
horrek, zentzu guztia hartzen du hitzei esanahia jartzen diegunean.
Aisialdirako abagune berriak, komunikatzeko aukera berriak, gauzak ikusteko era
ezberdin bat, musika gehiago, literatura gehiago, poesia, lagun berriak…
Bertatik bertara dagoen mundu oso bat zabaltzen da euskara ikasiz. Oso hurbil
dagoen mundu bat deskubritzen da”, adierazi zuen Zupiria sailburuak kanpainaren
aurkezpenean.
Aipatzekoa da, aurtengo kanpainari begira, Eusko
Jaurlaritzak ahalegin berezia egin nahi izan duela, inoiz euskara ikasteko
erronkari heldu eta bide erdian geratu zirenak berriz ere erakartzeko.
Horretarako, mezu bana bidali die, ohiko postaz edo e-mailez (guztira 35.000
komunikazio bidali dira).
Jatorrizko iturriak: euskara.euskadi.eus, www.justizia.net
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.