2017-09-15

Sektore publikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen araubide juridikoaren erreformari buruzko Glosario Konparatua

2017-09-15 Auzia Euskaraz!


Duela gutxi onartu dira prozedura administratiboaren eta herri-administrazioen araubide juridikoaren legedi orokorra aldatzen duten legeak, eta IVAPek glosario bat sortu du, aldaketa horiek praktikara eramaten laguntzeko.

Edukia tauletan antolatuta dago eta taulen barruan aldaketaren kokapena, bere eduki esanguratsuena eta aipatzen diren artikuluak aplikatzeko guztiz garrantzitsuak diren oharrak daude, indarrean noiz sartuko den nabarmenduta.

Argitalpen horren egilea, René Javier Santamaría Arinas, prestigio handiko aditua da prozedura administratiboko gaietan, eta arlo horri buruzko hainbat argitalpen eta ikerlan egin ditu. Gainera, eskarmentua dauka eskolak ematen, eta horrek estilo didaktikoa eman dio lanari.

Glosario hau behar-beharrezkoa da euskal administrazioko enplegatuentzat, eta, horregatik, IVAPen aldetik ahalik eta zabalpen handiena izango du. Kontuan izan aldaketa horiek administrazio publikoetan lan egiten duten guztiei eragiten dietela, titulazio-maila edo jarduera esparrua edozein dela ere.

Glosarioa deskargatzeko, sakatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.