2017-10-27

% 3 hazi dira EAEn genero indarkeriarekin lotutako salaketak

2017-10-27 Auzia Euskaraz!




Genero-indarkeriarekin lotutako 1294 salaketa jaso zituzten urteko bigarren hiruhilekoan Euskadiko epaitegiek, iazko garai berean baino % 3 gehiago.

Gure erkidegoan, genero-indarkeriaren biktima izan direnen ratioa, 10.000 emakumeen artean, 11,58koa izan da, aurtengo apiriletik maiatzera; iaz, 11,16koa zen kopuru hori. EAEkoa estatuko baxuenetarikoa da, Asturiasekin, Kantabriarekin eta Galiziarekin batera –lau erkidego horietan, 11 baino zertxobait handiagoa da zenbatekoa–. Estatuko batez bestekoa 17,04 da.

Babes neurrien eskaerei dagokienez ere, hazkundea izan da iazko 2. hiruhilekoarekiko: 217 izan ziren iaz; 253, aurten. Eskaera horien % 54 onartu ziren 2016ko aldi horretan, eta, 2017an, % 51.  

Astelehenean plazaratu zituen datuok Genero eta Etxeko Indarkeriaren aurkako Behatokiak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.