2017-10-20

Euskadiko 236 bake-epaitegietarako 460.000 euro

2017-10-20 Auzia Euskaraz!




Eusko Jaurlaritzako gobernu-kontseiluak 458.325 euroko agindu ekonomikoa onartu du, Euskal Autonomi Erkidegoko bake-epaitegietako funtzionamendu gastuak ordaintzeko. Laguntza hori udalerrien bidez bideratuko da, biztanle kopurua irizpide hartuta. Guztira, 236 bake-epaitegi dago EAEn.

Espetxea duten udalerriek, alegia, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia duenak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Orotara, hauexek dira lurraldeek jasoko dituzten kopuruak:

Araba: 66.025 euro
Bizkaia: 226.550 euro
Gipuzkoa: 165.750 euro

Bake-epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute diru-laguntza horri atxikitako udalerriek 2018ko lehen hiru hilabeteetan, izandako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita. 

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu bake-epaitegien funtzionamendu-gastuak.


Jatorrizko iturria: www.justizia.net

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.