2017-11-21

100 epaile gehiago beharko dira zoru klausuletan berezitutako organoetan 2018an

2017-11-21 Auzia Euskaraz!



Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) plazaratu du zer aurreikuspen egin dituen zoru-klausulekin lotutako auzietan berezitutako lehen auzialdiko epaitegietarako 2018rako.

Kalkulu horien arabera, 57 epaile beharko dira lanaldi osoan, eta, 52 lanaldi partzialean. Era berean, Justizia Administrazioaren 23 letradu beharko dira lanaldi osoan, eta, 29 lanaldi partzialean. Azaroaren 13an egin zuten batzarrean jakinarazi zizkien aurreikuspen horiek BJKNak Justizia Ministerioari eta eskumena duten erkidegoei.

Zoru klausulekin lotutako auzi kopuruaren gorakadari aurre egiteko larrialdi plana ekainaren 1ean sartu zen indarrean, sei hilabetetarako; hain zuzen ere, datorren abenduaren 31ra arteko indarraldia du. Planak datorren urtean jarraituko duen erabakitzeko, epaileen gobernu organoak emandako informazioa erabiliko du Justizia Ministerioak, azken horri baitagokio erabakia hartzea, Botere Judizialaren Lege Organikoko 98.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Plana indarrean sartu zenetik, berezitutako organo judizial horiek 5.000 ikustaldi edo aurretiazko entzunaldi egin, eta 3.500 epai inguru eman dituzte. Mota horretako 118.419 demanda sartu ziren epaitegi horietan azaroaren 5era arte.

Iturria: abogacia.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.