2017-11-14

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren proiektua onartu da

2017-11-14 Auzia Euskaraz!



Ministro Kontseiluak onartu du, Rafael Catal√° Justizia ministroak proposatuta, Datu Pertsonalen Babesari buruzko lege-proiektua, Espainiako legeria EBeko 2016/679 Erregelamendura egokitzen duena, eta berrikuntzak eta hobekuntzak dakartzana oinarrizko eskubide honi dagokionez.

Helburua da segurtasun juridikoa handitzea eta araudia egokitzea, bai, egungo erritmo azkarreko garapen teknologikora, bai, informazioaren eta globalizazioaren egungo gizartera; eta, horiez gainera, Europako herrialdeetako araudietan dauden desberdintasunak berdintzea ere bada asmoa. Gobernuak onartu berri duen lege-proiektua 2018ko maiatzaren 25etik aurrera sartuko da indarrean, horri buruzko Europako Erregelamenduarekin batera. 

Espainiako kasuan, datuen babesa Konstituzioaren 18.4. artikuluan jasotzen den oinarrizko eskubidea da. Lege aldaketa horrekin, datuen adostasunean zein tratamenduan berrikuntzak izango dira, eta, horrez gain, figura eta prozedura berriak ere txertatuko dira. Besteak beste, hildako pertsonen informazioari dagokion arloan, oinordekoen ahala arautzen du.

Iturria: Abogacia.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.