2017-12-14 Auzia Euskaraz!
Herritarrek eta enpresek ZUZENEAN zerbitzuan aurkeztu ahal
izango dituzte herri administrazioetara zuzendutako eskaerak, idazkiak eta
jakinarazpenak, Eusko Jaurlaritza Estatuko Administrazio Orokorraren
Erregistroen Interkonexio Sisteman (SIR) sartu izanari esker.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio
Orokorrak 2017/03/24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aurreikuspen
nagusietako bat jarri da martxan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 2. xedapen
gehigarria, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa,
bete da.
SIR izeneko Estatuko oinarrizko azpiegitura horren bidez, herri administrazioek aukera dute erregistroetako idazpen elektronikoak elkarri
bidaltzeko. Aurkeztutako dokumentazioaren benetako kopia elektronikoak sortzen
ditu azpiegitura horrek, modu seguruan eta legearen arabera.
Horrek ahalbidetzen die herritarrei zein enpresei edozein herri
administrazio espainiarrera zuzenduriko dokumentuak erregistratzea ZUZENEAN
zerbitzuaren bulegoetan; gero, bertatik elektronikoki igortzen zaizkio dagokion
administrazioari. Bidalketak errazten dira eta epeak murrizten, sistema horri
esker.
Era berean, SIR sistemari atxikitako administrazioetan
aurkeztu ahal dira Eusko Jaurlaritzari igorritako idazki eta dokumentuak, eta administrazio
horrek formatu elektronikoan jasoko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek ere SIRera
atxikitzeko aukera dute.
Iturria: umerez.eu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.