Genero-berdintasuna abokatutzan errealitate izatetik urrun

2017-12-21 Auzia Euskaraz!

  • Emakumezko abokatuen % 63 diru-sarrera profesionalen batez bestekoaren (1.750 euro/hil) azpitik daude, gizonezkoen % 48aren aldean.
  • Emakumeen % 48k uste dute egoera hobetu egin dela azkenengo 10 urteotan;  uste hori duten gizonen ehunekoa, aldiz, % 69koa da.
  • Emakumezko abokatuen % 77ren arabera, goi karguak gizonezkoek okupatzearen aldeko joera dago.
  • Inkesta erantzun duten emakumeen erdiek baino gehiagok (% 57) onartzen dute diskriminatuak izan direla inoiz haien lan-jardueran.
  • Inkesta erantzun dutenen gehiengoak uste du berdintasunari buruzko araua hobetu daitekeela.

Espainiako estatuan diharduten abokatuen gehiengoak –emakume zein gizon– uste du Espainiako abokatutzan genero-berdintasuna lehentasunezko helburu izan behar duela. Profesional juridiko horien aburuz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta lehenetsi beharko lukete euren jardueran Kontseilu Nagusiak, kontseilu autonomikoak eta abokatuen elkargoek.

Lehen aldia da Estatuan abokatutza zein justizia barruko genero-berdinasunari buruzko inkesta handi bat egiten dela, eta aurreko horiek ondorio nagusietako batzuk izan dira.

Txostenak azpimarratzen du, emakume eta gizonak funtsezko gaietan bat datozen arren, desadostasun esanguratsuak ere badaudela; eta hortik ondorioztatzen da egungo egoera ideala izatetik urrun dagoela genero berdintasunaren alorrean. Izan ere, inkestaren emaitzak generoka aztertuta, islatzen den errealitatea erabat desberdina da.

Inkestaren datu xehatuak eta azalpenak ikusteko, sakatu hemen


Iturria: ICAGI.NET

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.