2017-12-01

Pozik agertu da San José Gazte Justiziako planaren bilakaerarekin

2017-12-01 Auzia Euskaraz!




Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Gazte Justiziako IV. Plana (2014-2018 bitartekoa) aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean azaroan.

Planaren ebaluazioak egiaztatzen du delitu-berrerortzeek nabarmen egin dutela behera. San Josék honako hau adierazi zuen: “ospe handiko erakunde batek, hots, UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak egin duen ebaluazioak benetan garrantzizkoa iruditzen zaidan datu bat nabarmendu du. Izan ere, delitu-berrerortzeek behera egin dute, neurrietakoren bat aplikatu zaien neska-mutilen artean. Gazte Justiziako lehen Planean, berrerortzeen batez bestekoa % 28koa izan zen, eta, azken ebaluazio honetan, % 16,7raino jaitsi da. Bilakaera horrek frogatzen du hezkuntza-arloan egin diren esku-hartzeak eraginkorrak izan direla”.

Era berean, azaldu zuen, batetik, gazte-justiziaren arloko eskariak etengabeko aldaketei loturik daudela, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria bezalako delitu-tipologia berriak agertzearen ondorioz, eta, bestetik, inguruabar horien aurrean ezinbestekoa dela behar bezala egokitzea esku hartzeko programak eta zerbitzuak.

EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak egin duen ebaluazioaren ondorioen artean, hauxe aipatzen da, esate baterako, gaiaren gainean: gazte-justiziako ikastetxeetan bete beharreko neurriak (egoitza-ingurunea) 482 izan dira; hau da, neurri irmo guztien % 24.

Adingabe arau-hausleen adinaren araberako neurri kopuruari dagokionez, 16 eta 17 urtekoei dagokie neurri kopuru handiena. Bestalde, adingabe arau-hausleen arrisku-aldagairik garrantzitsuenak dira gurasoen kontrolik eza, aisialdiko jarduera antolaturik ez izatea edo arrisku-egoeran dauden pertsonen taldeko izatea.

Beste ondorio batzuk irakurtzeko, egin klik hemen.

Iturria: justizia.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.