2018-01-09

"Genero-ikuspuntua abokatuen jardutean" gida berria

2018-01-09 Auzia Euskaraz!



Abokatutzaren Giza Eskubideen IV. Kongresua egin zen abenduan eta bertan aurkeztu zuten “Genero-ikuspuntua abokatuen jardunean” gida praktikoa, María Martín González eta Elena Ocejo Alvarezek sortutakoa.

Aurkezpen ekitaldian azpimarratu zuten abokatuen jardunak genero ikuspuntua izan dezakeela eta ikuspegi horri abokatuen jardunean tresna oso baliagarria izan daitekeela. Gidaren helburu nagusia da genero ikuspegia gerturatzea errealitate hori ezagutzen ez dutenei. Maria Martin abokatuak nabarmendu bezala, justizia benetako justizia izateko berdintasunean oinarritu behar da. Gogora ekarri zuen zuzenbidea ez dela zientzia neutral eta objektiboa, eta estereotipoek zipriztinduta dagoenez berdintasunetik urruntzen gaituela maiz. Haren  hitzetan abokatutzaren ardura da, epaietan genero-ikuspuntua kontuan hartzea, bai eta, prozesu judizialen eraginkortasuna bermatze aldera, emakumeek jasaten duten berdintasun eza aintzat hartzea ere. Horrez gain, emakumeek justiziara jotzeko daukaten aukera mugatuagoa denez, konpentsazio mekanismoak ezarri behar direla aipatu zuen. Maria Martinen iritziz, genero ikuspuntuan gizartean benetako aldaketa eman dadin, ezinbestekoa da epaile, fiskal, abokatu eta elkargo profesionalen inplikazioa.

Gida kontsultagai dago sarean, esteka honetan. Lan tresna izan nahi duen gida berria lau ataletan dago antolatuta. Lehenengo kapituluan justizia eta berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak jasotzen dira. Bigarrenean, praktikari buruzko informazioa, abokatuentzat tresnak, eta azken bi kapituluetan marko juridikoa eta jurisprudentzia.


Iturria: ICAGI 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.