EAE, 2017. urtean auzi-kopuru gutxien izan duen bigarren erkidegoa

2018-03-15 Auzia Euskaraz!




2017. urtean demanda judizial gutxien izan duen bigarren autonomia erkidegoa da Euskadi. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera, auzi-kopurua 1.000 biztanleko 93,5ekoa izan da.


Auzien ebazpen-tasari dagokionez, EAEn 0,95ekoa izan da: 0,94 Zibil-arloan, 1,01 Zigor-arloan,  0,61 Administrazioarekiko auzien arloan eta 0,96 Lan -arloan.



Bestetik, amaitu gabe dauden auzien tasa –epe amaieran amaitzeke dauden auzien eta epearen barruan ebatzitakoen arteko aldea neurtzen duena- 0,40koa da EAEn. Altuena Administrazioarekiko auzien arloak dauka (1,31) eta ondoren Lan-arloa (0,48), Zibil-arloa (0,46) eta Zigor-arloa (0,24) daude.



Azkenik, EAEko epaitegi eta auzitegien pilaketa-tasa 1,38koa da (1,47 Zibil-arloan, 1,21 Zigor-arloan, 1,48 Lan-arloan eta 2,29 Administrazioarekiko auzien arloan



Iturria: Botere Judiziala - 2018ko martxoaren 13a

1 iruzkin:

Mila esker zure ekarpenagatik.