Epaibi hizkuntza normalizazioko taldea da, epaitegietako euskararen erabilera normalizatua bultzatzen dugu, eta gure helburu nagusia da Justizia Administrazioarekiko harremanetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izan daitezen.
Gaurtik aurrera posta helbide berria dugu epaibi@justizia.eus. Postaren luzapena sinplifikatu nahi izan dugu errazago izan dadin gurekin harremanetan jartzea.
Aurreko posta-helbidea, epaibi@aju.ej-gv.es, behin-behinean mantenduko den arren, helbide berrira lehenbailehen aldatzea gomendatzen dizugu.
Idatzi helbide berrira euskararen inguruan dituzun iradokizunak, eskaerak edo iruzkinak gurekin partekatzen jarraitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.