René
Javier Santamaría Arinas jaunaren “Sektore publikoaren eta
administrazio-prozedura erkidearen araubide juridikoaren erreformari
buruzko Glosario Konparatua” liburua argitaratu du IVAPek, prozedura
administratiboaren eta herri-administrazioen araubide juridikoaren
legeria orokorrean izandako aldaketak ezagutzera emateko helburuz.
Tresna erabilerraza da: modu laburrean azalduta dago aldaketa, baina, aldi berean, zorrotza da edukietan; izandako aldaketen berri ematen du era azkarrean, eskuragarrian eta sistematizatuan. Helburu horiekin osatu da argitalpena. Edukia taulatan antolatuta dago, eta, taulen barruan, aldaketaren kokapena, eduki esanguratsuena eta aipatzen diren artikuluak aplikatzeko guztiz garrantzitsuak diren oharrak dauzkagu, indarrean noiz sartuko den nabarmenduta. Egitura horrek, bada, izandako aldaketa guztien zerrenda azkar eta ordenan ikusten uzten digu; eta, horrekin batera, dagokion unean eta jardueran eragina duten aldaketak sakonago aztertzeko aukera ematen digu.

Euskaraz: https://labur.eus/csGQu
Gaztelaniaz: https://labur.eus/fZVYm
Bide batez, BOEn euskaraz argitaratu diren 39/2015 eta 40/2015 legeak IVAPen webgunean ere badaude, PDF eta TMX formatuetan (http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vhome/eu/):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.