Epaibar: izanari izena ematen

2018-04-18 Auzia Euskaraz!



Euskaraz lan egiteko laguntza tresnari izena eman nahi izan diogu. Epaitegietan euskaraz lan egiteko laguntza-barra denez, Epaibar bezala izendatzea prentsatu dugu: “epai” erroa (epaitegi, epai, epaile) eta “bar” informatika tresna delako.
Tresna barruko aukerak sinplifikatzen saiatu gara, erabilerraztasuna sustatzeko eta aukerak intuitiboagoak bihurtzeko. 



Hauek dira Epaibar tresnak dituen hiru aukera nagusiak:

1. Bilatu: gure itzulpen memorian ditugun milaka itzulpenen artean bilatzeko aukera. Idatzi  testu zati bat “Bilatu” sakatu eta hainbat esaldi kontsultatu ahal izango dituzu.



Testuak kopiatzeko aukera eskurago jarri dugu, modu horretan emaitzetan bistaratzen den edozein testu aukeratu eta “kopiatu” ikonoa sakatuz edonora eraman dezakegu:


2. Galdetu: zure hizkuntza zalantzak argitzeko eta itzulpen-eskaera txikiak bidaltzeko aukera izango duzu. Itzulpen eskaeren erantzunak posta elektronikoz jasoko dituzu azkar batean.


3. Pilulak: euskara hobetzeko gomendioen bilduma topatuko duzu atal honetan. Pilulak bilatu eta irakurri ditzakezu euskaraz gero eta hobeto idazteko.




Hemendik aurrera JustiziaBATen eta Zworden hau da ikusiko duzun ikonoa, bertan klik eginda zuzenean irekiko duzu Epaibar tresna:



Gurekin harremanetan jartzeko sartu Epaibarreko “Harremanetarako” atalean, edo epaibi@justizia.eus posta helbidera.
 
Izena aldatzeaz gain Epaibar tresna berrituak ondorengo hobekuntzak dakar:

  • Interfazea erabilerrazagoa da. Aukerak, menuak eta testuak sinplifikatzen eta bateratzen saiatu gara.
  • Bilaketen emaitzak egokitasunaren arabera erakusten dira. Lehenengo justiziako euskara batzordeak aztertu eta onartu dituen termino eta esaldiak bistaratzen dira. Atzerago beste iturri batzuetatik jaso ditugun itzulpenak.
  • Tresnak hobeto eta azkarrago bilatzen du. Horretarako bilaketa motorra hobetzen saiatu gara, memorian dugun informazioan hobeto arakatuz eta emaitza ahalik eta egokienak azalaraziz.
  • Bilatzen ari zaren testua emaitzetan hobeto nabarmentzen da orain. Euskarazko deklinazioa kontuan hartzen da.
  • Testuak kopiatzeko aukera eskurago: tresnak bistaratzen dituen testuak errazago kopiatu daitezke orain, behar duzun lekura eramateko.
  • Itzulpenak eskatzeko edo hizkuntza-zalantzak argitzeko bidea indartu dugu. Hizkuntza-teknikariekin harremanetan jartzeko bide zuzena aurkitu dezakezu. 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.