Aurten argitaratuko da 'Notitia Vasconiae', Euskal Herriko legelari, historialari eta pentsalari politikoen hiztegiaren lehen liburukia

Iura Vasconiae Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren eskutik gauzatzen ari den proiektua da 'Notitia Vasconiae'.


Roldán Jimeno da hiztegiaren zuzendaria eta lanaren xedea da kontsultarako obra zehatza eta fidagarria ekoiztea, zuzenbide eta erakunde historikoen arloan, historiografian nahiz pentsamendu politiko tradizionalean izandako azken ekarpenak jasoko dituena, Euskal Herriko historiaren esparruan lan egiten dutenentzako erreferentziazko obra bihurtzeko asmoz.

Lanak euskal lurralde guztiak hartuko ditu; hots, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, espainiar estatuan eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa, frantziar estatuan.
Lau urteko (2018-2021) proiektu honek 160.000 euroko guztizko aurrekontua izango du eta finantzaketa publikoaz zein pribatuaz egingo da.

Honen lanketan aipatutako lurraldeetako unibertsitate gehientsuenek (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Paueko Unibertsitatea) parte hartuko dute. Horiei, Nevadako (AEB) Renoko Unibertsitatea gaineratu behar zaie, euskal ikasketen arloan duen nazioarteko izenagatik, bai eta mundu musulmanean aditu den Alacanteko Unibertsitateko aditu bat ere.

Proiektua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko da (Nevadako Unibertsitateko CBSen eskutik), euskarri elektronikoan nahiz paperezkoan. Lehen liburukia (Antzinatetik Aro Modernora artekoa) aurten kaleratzekoa da.

Iturriak: Diario Vasco; Petronor

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.