"acumulación” euskaraz, nola?

 Acumulación > metatze, metaketa

Horrela definitzen du akzio-metaketa edo akzioak metatze (acumulación de acciones) 2019ko Bake Epaitegiak Hiztegiak:

 

Elkarren artean loturaren bat duten uziak prozedura berean izapidetzea; uziak epai berean ebazteko egiten da, demandatzaileak hala eskatu duelako edo demandatuak errekonbentzioa jarri duelako.

 

Bestalde, metatze mota asko daude. Hona hemen batzuk:

 acumulación de autos > autoak metatze, autoen metaketa

acumulación de ejecuciones > betearazpenak metatze, betearazpen-metaketa, exekuzioak metatze

acumulación de penas > zigorrak metatze, zigor-metaketa

acumulación de procesos > prozesu-metaketa, prozesuak metatze

acumulación de recursos > errekurtsoak metatze, errekurtso-metaketa

 

ADIBIDE BATZUK

  • “Óigase a las demás partes personadas en este recurso por término de CINCO DÍAS sobre la posible acumulación del presente recurso contencioso-administrativo, con el/los siguiente/s, que se encuentran en trámite en este Juzgado  > “Eman bekie BOST EGUNeko epea errekurtso honetan pertsonatutako gainerako alderdiei, egoki deritzotena azal dezaten administrazioarekiko auzien errekurtso hau eta epaitegi honetan izapidetzen ari diren honako hauek metatzeko aukerari buruz” 
  • “No afectarán a la cuantía de la demanda, o a la de la clase de juicio a seguir por razón de la cuantía, la reconvención ni la acumulación de autos.” > “Demandaren muntari edo muntagatik bideratu beharreko judizio-motari ez dio eragingo ez errekonbentzioak ezta autoen metaketak ere. 
  • “Será competente para dirimir las discrepancias en materia de acumulación de procesos el tribunal inmediato superior común a requirente y requerido.” > “Prozesu-metaketa gai duten desadostasunak konpontzeko eskudun izango da errekeritzailearen eta errekerituaren goragoko hurbileneko auzitegi erkidea.”

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.