"adherirse a …” euskaraz, nola?

 Adherirse a …> …(r)i atxiki

Eta adhesión a … > …(r)i atxikitze

 

Gaztelaniaz, “adherirse” terminoak adiera bat baino gehiago du. Gaztelaniaz “a” preposizioarekin doanean, hau da, “adherirse a” edo “adhesión a” erabiltzen denean, euskaraz “atxiki” eta “atxikitze” ordaina erabiltzen dugu, eta NORI edo ZERI kasua erabili behar dugu, izan ere, zerbaiti atxikitzen zaio; esaterako, errekurtsoari atxiki.

  

Bestalde, escrito de adhesión > atxikimenduzko idazki edo atxikitzeko idazki esaten da.

 

ADIBIDE BATZUK

  • “La acusación particular se adhiere a la acusación formulada por el Ministerio Fiscal.” > “Akusazio partikularra Fiskaltzak formulatutako akusazioari atxiki zaio.” 
  • Dése traslado del escrito a las demás partes que dentro del plazo común de DIEZ DÍAS podrán presentar escrito de alegaciones o de adhesión al recurso, en el que fijarán un domicilio para notificaciones.” > “Helaraz bekie idazkia gainerako alderdiei. Alegazio-idazkia edo errekurtsoari atxikitzekoa aurkeztu ahal izango dute HAMAR EGUNEKO epe erkidean, eta jakinarazpenetarako egoitza bat zehaztu beharko dute idazkian.   
  • oferta pública de adhesión al Sistema Arbitral de Consumo” > “Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko eskaintza publiko”

                                                               

ITURRIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.