"asunto” euskaraz, nola?

 Gaztelaniazko asunto euskaraz, orokorrean, gai, kontu edo afera esaten badugu ere, epaitegietan izan ohi duen adierari begiratuta, auzigai erabiltzen da terminologia juridikoan. 

  • asunto > auzigai    

 Baina, kontuz, ez nahastu “auzigai” eta “auziaren gauza”:

  • cosa litigiosa > auziaren gauza

ADIBIDE BATZUK 

  • “Situación procesal del asunto.” > “Auzigaiaren egoera prozesala.”
  • Tener interés directo o indirecto en el asunto de que se trate” > “Zuzeneko edo zeharkako interesa izatea kasuan kasuko auzigaian”
  • ”Artículo 265. Documentos y otros escritos y objetos relativos al fondo del asunto.” > “265. artikulua. Auzigaiaren funtsari buruzko dokumentuak eta bestelako idazki eta objektuak”
  •  “Competencia. En aplicación del artículo 45 y 52.1.1º de la LEC, es competente para conocer de este asunto el Juzgado de Primera Instancia al que me dirijo por ser éste el correspondiente al del lugar donde se encuentra la cosa litigiosa.” > “Eskumena. PZLren 45. eta 52.1.1 artikuluei jarraikiz, auzigai honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auziaren gauza dagoen lekuari dagokiona baita.”
  •  “En los juicios en que se ejerciten acciones reales sobre bienes        inmuebles será tribunal competente el del lugar en que esté sita la cosa litigiosa.” > “Ondasun higiezinen    gaineko akzio errealak egikaritzen diren judizioetan, auziaren gauza dagoen tokikoa izango da auzitegi eskuduna.

 ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
  • Epaibar 
  • Euskalterm 
  • Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE)

 Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mila esker zure ekarpenagatik.