"Caudal hereditario” euskaraz, nola?

 Caudal hereditario > jaraunspeneko ondasunak; jarauntsiko ondasunak; herentziako ondasunak

Horrela definitu zen, 2006ko Hiztegi Terminologikoan:  

           Pertsona batek hildakoan uzten duen ondasun-multzoa.

 

ADIBIDE BATZUK

  • solicitada la división judicial de la herencia se acordará, cuando así se hubiera pedido y resultara procedente, la intervención del caudal hereditario y la formación de inventario > “jaraunspenaren zatiketa judiziala eskatutakoan, jaraunspeneko ondasunetan esku hartzea eta inbentarioa egitea erabakiko da, hala eskatzen denean eta bidezko denean  
  • Asistir a la formación del inventario del caudal hereditario> “jarauntsiko ondasunen inbentarioa egiteko ekitaldira joatea” 
  • En el escrito se solicita únicamente como medida urgente la intervención del caudal hereditario> “Jaraunspeneko ondasunetan esku hartzea besterik ez da eskatzen idazkian, premiazko neurri modura”

                                                               

ITURRIA

  •  Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
  • Epaibar

 

Pilula guztiak ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mila esker zure ekarpenagatik.