"curatela” euskaraz, nola?

Curatela > kuradoretza

Horrela definitzen du 2016ko Erregistro Zibila Hiztegiak:

Laguntza-kargua, jarduteko gaitasun osoa ez duen pertsonaren gaitasuna osatzen duena. Kuradoreak ez du ordezten, ordezkatzen edo zaintzen ezgaitua, osatu egiten du haren gaitasuna berak bakarrik gauza ezin ditzakeen egintzetan.

Hori horrela, laguntzako kuradoretza (curatela asistencial) eta ordezkaritzako kuradoretza (curatela representativa) aurki ditzakegu kuradoretza moten artean.

Bestalde, kuradoretzapeko terminoa ere erabiltzen da, kuradoretzapean jarritako pertsona izendatzeko (“persona sujeta a curatela”/”curatelado/a”).

 

ADIBIDE BATZUK

  • “La curatela se extingue de pleno derecho por la muerte o declaración de fallecimiento de la persona con medidas de apoyo.” > “Kuradoretza erabat azkentzen da baldin eta laguntza neurriak dituen pertsona hiltzen bada edo haren heriotza deklaratzen bada. 
  • Seguidamente le doy posesión del cargo y le entrego certificación de la resolución en la que se ha constituido la curatela para que pueda hacerla valer donde y cuando proceda” > “Jarraian, kargua eman diot, eta kuradoretza eratu den ebazpenaren ziurtagiria entregatu diot, bidezkoa den lekuan eta unean baliatu ahal izan dezan” 
  • Una vez en el ejercicio de la curatela, estará obligado a mantener contacto personal con la persona a la que va a prestar apoyo y a desempeñar las funciones encomendadas con la diligencia debida.” > “Behin kuradoretzan jarduten hasita, kuradorea behartuta egongo da harreman pertsonala mantentzera lagundu beharreko pertsonarekin, eta haren ardurapean jarritako eginkizunak behar besteko arretaz betetzera.”

 ITURRIA

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.