“depósito del vehículo” euskaraz, nola?

depósito del vehículo > ibilgailua gordailuan uzte

 

Modu horretan finkatu zen, 2019ko Zirkulazioa Hiztegian, Bide Segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako neurri hori euskaraz emateko modua.

Bestalde, gaiarekin lotuta, hona hemen aurreko hiru pilulak:

“inmovilización del vehículo”euskaraz, nola?

“paralización del vehículo”euskaraz, nola?

“retirada del vehículo de la vía pública”euskaraz, nola?

 

ADIBIDE BATZUK

  • La Administración deberá comunicar la retirada y depósito del vehículo al titular en el plazo de veinticuatro horas. > Administrazioak hogeita lau orduko epean jakinarazi behar dio titularrari ibilgailua bidetik kendu dela eta gordailuan utzi dela. 
  • La autoridad encargada de la gestión del tráfico podrá proceder, si el obligado a ello no lo hiciera, a la retirada del vehículo de la vía y su depósito en el lugar que se designe en determinados casos. > Trafikoa kudeatzeko ardura duen agintaritzak ibilgailua bidetik kenduko du eta agindutako lekuan utziko du gordailuan, baldin eta horretara behartuta dagoenak egiten ez badu, kasu jakin batzuetan. 
  • La caducidad del permiso llevará inherente el precintado del vehículo y su depósito, dándose cuenta a la Administración tributaria correspondiente, si no lo hubiera ordenado ésta. > Baimena iraungitzen denean, ibilgailua zigilatu eta gordailuan utziko da, eta zerga-administrazioari emango zaio horren berri baldin eta neurri horiek berak agindu ez baditu.

ITURRIAK

  • Euskalterm 
  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar

 

Pilula guztiak ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.