“discriminación directa por razón de sexo”
euskaraz, nola?
discriminación directa por razón
de sexo > sexuagatiko zuzeneko diskriminazio
Modu honetan ere eman daiteke:
· sexuan oinarritutako zuzeneko diskriminazio
DEFINIZIOAK
Honela definitzen du 2020ko Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak:
·
Pertsona bat egoera berean dagoen beste pertsona bat baino
txarrago tratatzea sexua dela-eta edo sexuarekin zuzenean loturik dauden
inguruabarrak direla-eta; esaterako, haurdun dagoelako edo ama delako.
ITURRIA:
EAEko 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Halaber,
3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak,
emandako definizioaren arabera, hauxe da sexuagatiko
zuzeneko diskriminazioa:
·
Antzeko egoera batean, sexuaren ondorioz, pertsona batek, beste
batekin alderatuta, tratu ez hain mesedegarria jasatea, jasan izana edo
jasateko arriskua izatea.
Bestalde, EMAKUNDEren webgunean jasotakoaren arabera, honako hauek
dira sexuagatiko
zuzeneko diskriminazioak:
-
Haurduntzari edo amatasunari loturiko emakumeen aurkako tratu oro.
-
Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.
-
Sexuagatik zuzenean edo zeharka diskriminatzeko agindu oro.
-
Pertsona batek kexa, erreklamazio, salaketa, demanda edo
errekurtso bat aurkezten badu haren kontrako diskriminazioa saihesteko eta
emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin eskatzeko,
eta horrek haren aurkako tratua edo ondorioa badakar, hori ere sexuagatiko
zuzeneko diskriminazioa da.
ITURRIAK
·
EMAKUNDE
· Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
· Epaibar
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.