“discriminación indirecta por razón de sexo” euskaraz, nola?
discriminación indirecta por
razón de sexo > sexuagatiko zeharkako diskriminazio
Modu honetan ere eman daiteke:
· sexuan oinarritutako zeharkako diskriminazio
DEFINIZIOA
Honela definitzen du 2020ko Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegiak:
· Itxuraz neutroa den neurri
edo egintza juridiko, irizpide edo jokabide batek sexu bereko multzo aski handi
bati kalteak eragitea, salbu eta neurri, irizpide edo jokabide hori egokia eta
beharrezkoa bada eta sexuarekin loturik ez dauden irizpide objektiboen bidez
justifika badaiteke.
ITURRIA:
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Bestalde,
3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak,
emandako definizioaren arabera, hauxe da sexuagatiko
zeharkako diskriminazioa:
·
Itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo eginera batek sexu jakin
bateko pertsonentzat desabantaila jakin bat ekartzea beste sexuko pertsonei
begira, non xedapen, irizpide edo eginera horiek modu objektiboan justifikatzen
ez diren, xede legitimo batekin, betiere, xede horiek lortzeko bideak
beharrezkoak eta egokiak izanda.
ITURRIAK
·
EMAKUNDE
·
Epaitegietako lexikoa eta eredu
judizialak
·
Epaibar