“Dominio público” euskaraz, nola?

 dominio público = herri-jabari, jabari publiko

 Definizioa

Honela definitzen du Espainiako Kode Zibilaren 339. artikuluak herri-jabariko edo jabari publikoko ondasuna:

Herri-erabilerarako destinatutako ondasuna edo, herri-erabilerakoa izan gabe, herri-zerbitzurako edo nazioko aberastasuna suspertzeko destinatutakoa.

Adibide batzuk

Bi formak zuzenak badira ere, adibideotan forma bana erabiliko dugu, labur beharrez:

  • bien de dominio público > herri-jabariko ondasun
  • camino de dominio público > jabari publikoko bide
  • dominio público hidráulico > jabari publiko hidrauliko
  • dominio público marítimo terrestre > itsaso eta lehorraren arteko jabari publiko
  • suelo de uso y dominio público > erabilera eta jabari publikoko lurzoru
  • zona o espacio de dominio público > jabari publikoko zona edo eremua

Iturria

 Euskalterm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.