"ejecución forzosa” euskaraz, nola?

 Ejecución forzosa > nahitaezko betearazpen, nahitaez betearazte, nahitaezko exekuzio, nahitaez exekutatze

 Horrela definitu zen 2012ko Administrazioarekiko Auziak Hiztegian “epaiaren nahitaezko betearazpen” (“epaia nahitaez exekutatze” > “ejecución forzosa de sentencia”):

 Epaia betearazteko abian jartzen den prozesu-aldia, epaia epe barruan bete ez denean edo epaia jakinarazi denetik legean ezarritako denbora igaro denean hasten dena.

 

ADIBIDE BATZUK

  • Entrada en domicilios y restantes lugares para la ejecución forzosa de las medidas de protección de menores” > “Egoitzetara eta gainerako tokietara sartzea adingabeen babes-neurriak nahitaez betearazteko   
  • Las disposiciones del presente Título se aplicarán cuando la ejecución forzosa proceda en virtud de un título ejecutivo del que, directa o indirectamente, resulte el deber de entregar una cantidad de dinero líquida” > “Titulu honen xedapenak aplikatuko dira nahitaezko betearazpena datorrenean diru-zenbateko likido bat entregatzeko eginbeharra zuzenean edo zeharka dakarren titulu betearazle baten ondorioz” 
  • La ejecución forzosa sólo terminará con la completa satisfacción del acreedor ejecutante” > “Nahitaezko betearazpena amaituko da, soilik, hartzekodun betearazlea erabat asebetetzen denean”

ITURRIA

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.