"evacuar el traslado” euskaraz, nola?

Evacuar el traslado > helarazpenari erantzun

Evacuar terminoak, zuzenbidean, izapide bat betetzea (cumplir un trámite) esan nahi du, eta izapidearen izenari lagunduta joan ohi da. Horregatik, izapidearen arabera ematen da euskarazko ordaina. Helarazpenari dagokionez, erantzun da “evacuar” aditzaren esanahia.

ADIBIDE BATZUK

  •  Evacuado el traslado concedido para contestar las alegaciones, pasen las actuaciones a S. S. para dictar resolución.” > “Alegazioei erantzuteko egindako helarazpenari erantzun zaionez, helaraz bekizkio jarduketak epaileari, ebazpena eman dezan.  
  • “(…) que se entenderá que presta su conformidad si deja pasar el plazo sin evacuar el traslado, (…) > “(…) ados dagoela ulertuko dela, epe horretan helarazpenari erantzuten ez badio, (…) 
  • Habiendo solicitado el Ministerio Fiscal la remisión de la causa a fin de evacuar el traslado solicitado, accédase a la petición efectuada > Eskatutako helarazpenari erantzuteko Fiskaltzak auzia bidaltzea eskatu duenez, onar bedi eskatutakoa” 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.