Hirigintzako “uso común” euskaraz, nola?

uso común > erabilera erkide

Horrela finkatu da terminoa Hirigintzaren esparruan, jabari publikoari dagokionez.

DEFINIZIOAK (Hirigintza Zuzenbidea hiztegia, 2018)

  •  uso común > erabilera erkide

Jabari publikoko ondasunei dagokien erabilera, herritar guztiek berdin eta inolako bereizketarik gabe egiten dutena. Erabilera erkidea berezia edo orokorra izan daiteke.

  •  uso común general > erabilera erkide orokor

Jabari publikoko ondasunen erabilera erkidea, inguruabar berezirik gabekoa. Askatasunez egiten da jabari publikoko ondasunen erabilera erkide orokorra, ondasunon izaeraren, horiek lotzeko eta erabilera publikorako irekitzeko egintzen, legeen, erregelamenduen eta gainerako xedapen orokorren barruan.

  • uso común especial > erabilera erkide berezi

Jabari publikoko ondasunen erabilera erkidea, arriskuagatik, erabileraren intentsitateagatik edo antzeko beste gorabehera batengatik inguruabar bereziak dituena. Lizentziapekoa da jabari publikoko ondasunen ohiko erabilera erkide berezia. Lizentzia hori jabari publikoko ondasunen izaerari, horiek lotzeko eta erabilera publikorako irekitzeko egintzei eta xedapen orokorrei egokitzen zaie.

 

ADIBIDE BATZUK

  • “El uso común especial está sujeto a autorización, salvo cuando su duración inicial sea superior a cinco años o la duración total, incluidas prórrogas, exceda de ocho años, en cuyo caso requerirá concesión administrativa.” > “Erabilera erkide bereziak bai behar du baimena, non eta hasierako iraupena bost urte baino gehiagokoa den edo iraupen osoa, luzapenak barne, zortzi urte baino gehiagokoa den, halakoetan administrazio-emakida beharko baita.”
  • “El uso común general no está sujeto a autorización, podrá realizarse libremente y no tiene otras limitaciones que las que se derivan del uso por las demás personas y del respeto a la naturaleza de los bienes y su conservación, así como del obligado sometimiento a las reglas de policía e instrucciones dictadas para promover su ordenada utilización.” > “Erabilera erkide orokorrak ez du inongo baimen beharrik, eragozpenik gabe egin daiteke, eta muga bakarrak hauek ditu: beste pertsona batzuek erabiltzeak dakartzanak, ondasunen izaera errespetatu beharra eta haiek ondo zaindu beharra, eta bai polizia-arauak bai zentzuz erabiltzeko emandako argibideak nahitaez bete beharra.”
  • “Por otra parte, mientras que la legislación de costas tiene como objetivo esencial recuperar el uso del litoral, por lo que se afirma la necesidad de garantizar el uso común general o uso público de las playas y costas, la finalidad esencial o primordial de los puertos es justamente realizar un conjunto de operaciones económicas complejas y de gran relevancia, que resultan en muchos casos incompatibles con el uso común general.” > “Bestalde, kostaldeei buruzko legeriaren oinarrizko helburua itsasertzaren erabilera berreskuratzea den bitartean, horren ondorioz adierazten dela hondartzen eta kostaldeen erabilera erkide orokorra edo erabilera publikoa bermatzeko beharrizana, portuen oinarrizko edo funtsezko helburua da eragiketa ekonomiko zail eta garrantzi handikoak gauzatzea, sarri askotan bateraezinak direnak erabilera erkide orokorrarekin.”

 Iturria

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.