“inmovilización del vehículo” euskaraz, nola?

inmovilización del vehículo > ibilgailua ibilgetze

DEFINIZIOAK

Hona hemen 2019ko Zirkulazio Hiztegian jasotako definizioa: 

  • Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteek, beren eginkizunetan dihardutenean, zirkulazio-arloko arau-hauste batengatik ezar dezaketen neurria, ibilgailua mugitzea edo lekualdatzea galaraztean datzana. 
  • Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela jasota dago aditza: 
  • ibilgetu, ibilge, ibilgetzen: du ad. Zerbait ezin higi daitekeela utzi.

 

ADIBIDE BATZUK

  • “Según la Ley 18/1989, la suspensión del permiso de circulación podrá llevar aparejada la inmovilización del vehículo.” > “18/1989 Legearen arabera, zirkulatzeko baimena indargabetuta uzteak ibilgailua ibilgetzea ekar lezake.”
  • “Si el vehículo inmovilizado fuese utilizado en régimen de arrendamiento, la inmovilización del vehículo se sustituirá por la prohibición de uso del vehículo por el infractor.” > “Ibilgetutako ibilgailua errentamendu-erregimenean erabili bada, ibilgailua ibilgetu ordez, arau-hausleari ibilgailua erabiltzeko debekua ezarriko zaio.”
  • “La inmovilización del vehículo se producirá en el lugar señalado por los agentes de la autoridad.” > ”Agintaritza-agenteek adierazitako lekuan ibilgetuko da ibilgailua.”

  

ITURRIAK

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.