"insolvencia” euskaraz, nola?

 Insolvencia > kaudimengabezia

Eta insolvente > kaudimengabe

Horrela definitzen du kaudimengabezia Euskaltzaindiaren Hiztegiak: 

 iz. Ekon. Kaudimenik eza, zorrei aurre egiteko gaitasunik eza. 

 

ADIBIDE BATZUK

  • De la documentación aportada apreciada en su conjunto se desprende el estado de insolvencia del/de la deudor/a.” > “Aurkeztutako dokumentazioa oro har aztertuta, zorduna kaudimengabezia-egoeran dagoela ondorioztatzen da  
  • “(…); de las causas del estado de insolvencia en que se encuentre, y de las consideraciones que estime oportunas acerca de la viabilidad patrimonial.” > “(…); kaudimengabezia eragin dioten arrazoiak eta ondare-bideragarritasunari buruz egokitzat jotzen duena. 
  • “Si el deudor se encontrara en situación de insolvencia actual, la comunicación solo podrá realizarse antes del vencimiento del plazo legalmente establecido para el cumplimiento del deber de solicitar el concurso, según prevé el artículo 584 del TRLC” > “Zorduna gaur egun kaudimengabezia-egoeran badago, komunikazioa egin ahal izango da soilik konkurtsoa eskatzeko eginbeharra betetzeko legez ezarritako epea amaitu baino lehen (KLtb-ren 584. artikulua).”


ITURRIA 

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.