“justicia restaurativa” euskaraz, nola?
justicia restaurativa > justizia
errestauratibo
DEFINIZIOA
Honela definitzen da Euskaltermeko Hiztegi Terminologikoan (2020):
·
Justizia penalaren paradigma: delitua pertsonen aurkako erasotzat
du, gizarteko harremanen hausturatzat, eta, haustura hori konponbidean
jartzeko, delitugilearen eta delituaren ondorioak jasan dituztenen arteko
elkarrizketa oinarri duen prozesu bat bultzatzen du.
OHARRA:
Erabateko adostasunik eza da justizia errestauratibo terminoa definitzean
hasiera-hasieratik aipatzen den arazoa. Justizia penalaren paradigma berri bat
dela esaten da, eta filosofia gisa, prozesu gisa nahiz horiei lotutako balioen
multzo gisa ere definituta ikusten da.
SAKONTZEKO
Terminoa hobesteko, Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia
Batzordeak gogoeta sakona egin zuen, azterketa-txostenean oinarrituta.
ADIBIDE BATZUK
·
Servicio de Justicia Restaurativa del Gobierno Vasco > Eusko Jaurlaritzaren Justizia
Errestauratiboaren
Zerbitzua
·
Servicio de Ejecución Penal y Justicia Restaurativa del Gobierno de Navarra >
Nafarroako Gobernuko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua
ITURRIAK
·
Epaitegietako lexikoa eta eredu
judizialak
·
Epaibar
·
Terminologia Batzordea: gogoeta eta azterketa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.