"justiprecio” euskaraz, nola?

 Justiprecio > balio justu

ADIBIDE BATZUK:

  • Una vez fijado el justiprecio de los bienes muebles embargados, el letrado de la Administración de Justicia, mediante decreto, acordará la convocatoria de la subasta” > “Enbargatutako ondasun higigarrien balio justua finkatu ondoren, Justizia Administrazioaren letraduak, dekretu bidez, enkanterako deialdia egitea erabakiko du” 
  • “Dichos bienes aparecen gravados por las cargas que igualmente se expresarán, cuyo valor actual es preciso deducir, a efectos de su justiprecio” > “Enbargatutako ondasunek kargak dituzte, eta, ondasunen balio justua finkatzeko, kargen egungo balioa kendu behar zaie” 
  • “Procede declarar la insolvencia del deudor cuando no se le hayan encontrado bienes suficientes con que hacer frente al pago total de la deuda por la que se sigue el procedimiento de ejecución, tanto porque no quedan bienes conocidos pendientes de realizar, como si los que aún están trabados y no han llegado a su total realización y destino son razonablemente insuficientes -a la vista del justiprecio fijado- para lograr la plena satisfacción de la deuda, bien entendido que, en cualquiera de ambos casos, dicha declaración siempre tendrá carácter provisional” > “Bidezkoa da zorduna kaudimengabe deklaratzea, nahikoa ondasun aurkitzen ez zaionean betearazpen-prozedurako zorra oso-osorik ordaindu ahal izateko, dela diru bihurtzeko ondasun ezagunik geratzen ez delako edo dela trabatuta eta guztiz diru bihurtu eta destinatu gabe dauden ondasunak nahikoak ez direlako zorra erabat kitatzeko (ezarri zaien balio justuaren arabera). Bi kasuetan, kaudimengabeziaren deklarazioa behin-behinekoa izango da
              

ITURRIA

 

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.