"multa coercitiva” euskaraz, nola?

Multa coercitiva > hertsapen-isun

 

Horrela definitu zen 2018ko Hirigintza Zuzenbidea Hiztegian:  

Egintza administratibo edo epai bat nahitaez betearazteko bidea. Diru-zenbateko bat behin eta berriz ordainaraztean datza, partikularrak egintza administratiboan ezarritakoa bete arte edota agintaritza, funtzionario edo agente batek errekerimendu judizialean ezarritakoa egin arte. Ez du zehapen-izaerarik.

 

ADIBIDE BATZUK

  • Que imponga al destinatario de las medidas una multa coercitiva que oscilará entre 600 y 60.000 de euros por día de retraso en el cumplimiento de la medida” > “Neurrien helburukoari hertsapen-isuna ezar dakiola, neurriaren betetzea atzeratzen den egun bakoitzeko 600 eta 60.000 euro artekoa”  
  • “el Tribunal impondrá una multa coercitiva de trescientos a mil doscientos euros a la autoridad o funcionario responsable del incumplimiento” > “Auzitegiak hirurehun eurotik mila eta berrehun eurora bitarteko hertsapen-isuna jarriko diola ez-betetzearen erantzule den agintari edo funtzionarioari” 
  • “Adviértase a la autoridad o empleado responsable de la remisión del expediente que, previo apercibimiento que le será notificado personalmente para formular alegaciones, se dará cuenta al Juez por si procede imponer una multa coercitiva de 300 a 1200 euros a la autoridad o empleado responsable” > “Ohartaraz bekio espedientea bidaltzeko ardura duen agintariari edo langileari aldez aurretik ohartarazpena pertsonalki jakinaraziko zaiola alegazioak egin ahal izan ditzan, eta, ondoren, epaileari aditzera emango zaiola, agintari edo langile horri 300 eurotik 1200 eurora arteko hertsapen-isuna ezartzea bidezkoa den kasurako”

                                                             

ITURRIA

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.