oposición > aurkakotza
oponerse > aurka egite
Komeni da zehaztea, aurka egite erabiltzen denean, NORI edo ZERI kasua erabili behar dugula, izan ere, zerbaiti egiten zaiolako aurka; esaterako, demandari aurka egitea. Bestalde, aurkakotza erabiltzen dugunean, NOREN edo ZEREN kasua erabili behar dugu, -ren aurkakotza moldearen bidez; esaterako, demandaren aurkakotza.
Azkenik, kontuz ibili: elkarren antza dutela dirudien arren, ez nahastu aurreko asteko pilulako objektuarekin. Gogoratu: aurkaratze > impugnación eta aurkaratu > impugnar.
Bukatzeko, ea asmatzen duzuen euskaraz esaten “impugnación a la oposición”. Eta “oposición a la impugnación”? Ikus adibideak.
ADIBIDE BATZUK
- ”Escrito de oposición” > “Aurkakotza-idazki”, “Aurka egiteko idazki”
- “Oposición al recurso contencioso-administrativo” > “Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari aurka egite”
- “Junto con el informe final de liquidación la administración concursal ha presentado su rendición de cuentas y no se ha formulado oposición a su aprobación.” > “ Likidazioaren azken txostenarekin batera, konkurtso-administrazioak kontu-ematea aurkeztu du, eta ez zaio aurka egin hura onesteari.”
- “Oposición a la ejecución” > “Betearazpenari aurka egitea”, “Betearazpenaren aurkakotza”
- “… se ha presentado escrito formulando oposición a la impugnación …” > “…zerbitzu-sariak aurkaratzearen aurkakotza formulatu du…“
- "Se acompañan copias de la impugnación a la oposición a la demanda y de los documentos presentados” > “Honekin batera doaz demandaren aurkakotza aurkaratzeko idazkiaren kopia eta aurkeztutako dokumentuen kopia”
ITURRIA
- Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
- Epaibar
- Euskalterm
- Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.