“paralización del vehículo” euskaraz, nola?

 paralización del vehículo > ibilgailua geldiarazte

DEFINIZIOAK  

Hona hemen 2017ko Garraioa eta Logistika Hiztegian jasotako definizioa:

  • Garraiolariaren errurik gabe, ibilgailua aurrez ikusita baino denbora gehiagoz geldi edukiaraztea. Karga eta deskargako lanak egiteko edo beste arrazoiren bat sortu delako gertatzen da, eta galdutako denbora ordainarazteko eskubidea ematen du.

Euskaltzaindiaren Hiztegian, honela jasota dago aditza:

  •  geldiarazi, geldiaraz, geldiarazten: du ad. Gelditzera behartu. Sinonimoa: gerarazi

Beraz, kontuz ibili eta ez nahastu aurreko pilulako hitzekin:

inmovilización del vehículo > ibilgailua ibilgetze

 

ADIBIDE BATZUK

  • “Podrá ordenarse la inmediata paralización del vehículo hasta que desaparezcan los motivos determinantes de la posible infracción.” > “Ibilgailua berehala geldiarazteko agindu ahal izango da, harik eta ustezko arau-hauste horren arrazoiak desagertu arte.”
  • “Cuando se detecte la realización de un servicio de taxi careciendo de la preceptiva licencia o autorización de taxi podrá procederse a la inmediata paralización del vehículo” > “Antzematen bada taxi zerbitzu bat egiten ari dela behar den taxi-lizentzia edo -baimena eduki gabe, ibilgailua berehala geldiarazi ahalko da.”

 

ITURRIAK

Pilula guztiak ikusi

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.