“pensión alimenticia” euskaraz, nola?

“pensión alimenticia” euskaraz, nola?

pensión alimenticia > mantenu-pentsio

 

DEFINIZIOA

Kode Zibilaren 142. artikuluak zehazten du zer hartu behar den mantenutzat: elikagaiak, bizitokia, jantziak eta osasun laguntza izateko behar den guztia.

Halaber, mantenuak barne hartzen ditu mantenu-hartzailearen hezkuntza eta ikaskuntza, adingabea den artean, baita geroago ere, baldin eta prestakuntza amaituta ez izatearen arrazoia ezin baitzaio berari egotzi.

Haurdunaldi- eta erditze-gastuak ere sartzen dira bertan, horiek bestela estaltzeko biderik ezean.

Horrekin loturik bi termino hauek erabili ohi dira:

·         alimentista > mantenu-hartzaile: mantenua jasotzeko eskubidea duena

·         alimentante > mantenu-emaile: mantenu eman beharra duena

 

ADIBIDE BATZUK

·        actualizacion de la pensión alimenticia > mantenu-pentsioa eguneratzea

·        requíerase a la denunciante para que aporte la resolución judicial que reconoce el derecho a la pensión alimenticia que reclama > egin bekio errekerimendua salatzaileari ebazpen judiziala aurkez dezan, eskatu duen mantenu-pentsiorako eskubidea onartzen duena.

·        La ejecución se ha despachado para la adopción de medidas que aseguren el pago regular y periódico de la pensión alimenticia a cargo de la parte ejecutada > Betearazpena abiarazi da betearazpenpeko alderdiak ezarri zaion mantenu-pentsioa aldiro-aldiro eta erregulartasunez ordainduko duela segurtatzeko neurriak hartzeko

 

ITURRIAK

·         Euskalterm

·         Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak

·         Epaibar

 

Pilula guztiak ikusi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.