“pensión compensatoria” euskaraz, nola?

“pensión compensatoria” euskaraz, nola?

pensión compensatoria > konpentsazio-pentsio

 

DEFINIZIOA

Kode Zibilaren 97. artikuluan jasotako eskubidea.

Banantzeak edo dibortzioak ezkontide bati desoreka ekonomikoa ekarri badio beste ezkontidearen egoerari begira, eta, horren ondorioz, ezkontza bitartean izan zuen egoerak txarrera egin badu, ezkontide horrek konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du; konpentsazio hori aldi baterako edo denbora-mugarik gabeko pentsioa izan daiteke, hitzarmen arauemaileak edo epaiak kasuan-kasuan zehaztutakoaren arabera.

Ezkontideen artean adostasunik ez badago, epaileak zehaztuko du horren zenbatekoa, epaian bertan, eta, horretarako, legeak zehaztutako inguruabarrak izango ditu kontuan.

 

ADIBIDE BATZUK

·       impago de la pensión compensatoria > konpentsazio-pentsioa ez ordaintzea

·       sentencia o resolución judicial por la que se acuerda la pensión compensatoria concedida al cónyuge > ezkontideari eman beharreko konpentsazio-pentsioa erabakitzen duen epaia edo ebazpen judiziala

·       pensión compensatoria al cónyuge más desprotegido > konpentsazio-pentsioa babesik gutxieneko ezkontidearentzat

 

ITURRIAK

·         BOE

·         Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak

·         Euskaltzaindiaren Hiztegia

·         Epaibar

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.