"posesión” euskaraz, nola?

 Posesión > edukitza

Horrela definitzen du 2006ko Hiztegi Terminologikoak:

 

Pertsonak gauza baten edo batzuen gainean duen egitatezko ahalmena, antolamendu juridikoak babestua. Espainiako Kode Zibileko 430. artikuluan eta hurrengoetan arautua.

ADIBIDE BATZUK

  • “Tratándose de inmuebles desocupados, el administrador será puesto, con carácter provisional, en la posesión material de aquéllos” > “Okupatu gabeko higiezinak badira, haien edukitza materiala emango zaio administratzaileari, behin-behinean” 
  • Incidente sobre entrega inmediata de la posesión de la vivienda” > “Etxebizitzaren edukitza berehala entregatzeari buruzko intzidentea 
  • “se va a proceder a la práctica de la diligencia de toma de posesión del inmueble (…)” > “(…) ondasun higiezinaren edukitza hartzeko eginbidea gauzatuko da”

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
  • Epaibar
  • Euskalterm

 

 Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.