"prenda” euskaraz, nola?

 Gaztelaniazko prenda euskaraz, orokorrean, jantzi edo arropa esaten badugu ere, zuzenbidean izan ohi duen adierari begiratuta, bahi erabiltzen da terminologia juridikoan.

 Prenda > bahi

Horrela definitzen du 2006ko Hiztegi Terminologikoak:

 

 Ondasun higigarrien gaineko berme-eskubide erreala, betebehar nagusia beteko dela ziurtatzeko eratzen dena.

ADIBIDE BATZUK

  •  Procedimiento para exigir el pago de deudas garantizadas por prenda o hipoteca” > “Bahi edo hipoteka bidez bermatutako zorren ordainketa galdatzeko prozedura  
  • El valor de los bienes para la subasta será el fijado en la escritura o póliza de constitución de la prenda y, si no se hubiese señalado, el importe total de la reclamación por principal, intereses y costas” > “Bahia eratzeko eskrituran edo polizan finkatutakoa izango da ondasunek enkanterako duten balioa, eta, finkatu ez bada, printzipalagatik, korrituengatik eta kostuengatik erreklamatutako guztizko zenbatekoa 
  •  “Cuando el procedimiento tenga por objeto deudas garantizadas por prenda o hipoteca de vehículos de motor, el letrado de la Administración de Justicia mandará que los bienes pignorados o los vehículos hipotecados se depositen en poder del acreedor (…)” > “Prozeduraren objektu direnean bahiarekin edo motordun ibilgailuen hipotekarekin bermatutako zorrak, Justizia Administrazioaren letraduak aginduko du hartzekodunaren (…) esku gordailutu daitezela ondasun pignoratuak edo ibilgailu hipotekatuak.”

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.