Recusación > errekusazio, errekusatze
Horrela definitu zen 2015eko Prozedura Zibila Hiztegian “epaileen errekusazio” (“epaileak errekusatze” > “recusación de jueces):
Auziko alderdiek eta Fiskaltzak duten baliabidea, epaileak auziaz arduratzeari utz diezaion haren inpartzialtasuna zalantzan jartzeko arrazoiak daudenean.
ADIBIDE BATZUK
- “Especialidades del incidente de recusación en juicios verbales. Otros casos especiales” > “Errekusazio-intzidentearen berezitasunak hitzezko judizioetan. Bestelako kasu bereziak”
- “La recusación suspenderá el curso del pleito hasta que se decida el incidente de recusación” > “Errekusazioak auziaren aribidea etengo du, harik eta errekusazio-intzidentea erabaki arte”
- “De concurrir alguna causa de recusación deberá manifestarlo en ese momento” > “Errekusatze-arrazoietakoren bat gertatuz gero, une horretan adierazi beharko duela”
ITURRIA
- Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak
- Epaibar
- Euskalterm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.