" renunciar” euskaraz, nola?

 Renunciar > uko egin

Beraz, renuncia > uko egite; eta renuncia procesal > prozesuari uko egite, uko-egite prozesal

 

Horrela definitu zen renuncia procesal 2015eko Prozedura Zibila Hiztegian:

Demandatzailearen egintza prozesala, demandatzaileak berak egikaritutako akzioa edo bere uziaren oinarri den eskubidea alde batera uzten duela adieraztekoa. Arrazoi materialetan oinarrituta, prozesua modu ezohikoan bukatzeko moduetako bat da. Gauza epaituaren efektua sortzen du.

 

ADIBIDE BATZUK

  • “Puede Vd. renunciar a reclamar” > “Erreklamatzeari uko egin diezaiokezu
  
  • “Al efecto del intento de arreglo o transacción, cuando las partes no concurrieren personalmente sino a través de su procurador, habrán de otorgar a éste poder para renunciar, allanarse o transigir.” > “Konponketa- edo transakzio-ahaleginaren ondorerako, alderdiek, pertsonalki barik beren prokuradorearen bidez agertzen direnean, ahalordea eman beharko diote uko egiteko, amore emateko edo transakzioa egiteko.” 
 
  • “que se le ha informado de su derecho a ser parte en el mismo para el ejercicio de las acciones civiles derivadas del hecho arriba reseñado, así como de la facultad de renunciar a dichas acciones o reservárselas para ejercitarlas ante la jurisdicción ordinaria” > “ezagutzera eman zaiola espediente honetan alderdi izateko eskubidea duela, goian aipatutako egitateetatik eratorritako akzio zibilak egikaritzeko, akzioei uko egiteko edo akziook erreserbatu eta jurisdikzio arruntean egikaritzeko”

                                                           

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mila esker zure ekarpenagatik.