"rescisión” euskaraz, nola?

 Rescisión > hutsaltze, hutsalketa

 Horrela definitu zen, 2007ko Hiztegi Terminologikoan, rescisión de contrato > kontratua hutsaltze:  

         Baliozkotasunez egindako kontratua baliogabetzea, alderdietakoren batentzat bidezkoak ez diren ondoreak dituela arrazoitzat hartuta (Espainiako Kode Zibileko 1290. artikulua eta hurrengoak).

 

Bestalde, rescisión de sentencia firme > epai irmoa hutsaltze, epai irmoaren hutsalketa

 
ADIBIDE BATZUK  

  • Rescisión de sentencia firme a instancias del rebelde. Casos en que procede > “Epai irmoa hutsaltzea auzi-iheslariaren eskariz. Zer kasutan den bidezkoa  
  • Cuando se declare no haber lugar a la rescisión solicitada por el litigante condenado en rebeldía, se impondrán a éste todas las costas del procedimiento> “Deklaratzen denean ez dela onartzen auzi-ihesean kondenatutako auzilariak eskatutako hutsalketa, auzilari horri ezarriko zaizkio prozeduraren kostu guztiak 
  • rescisión de contrato y reclamación de daños y perjuicios> “kontratua hutsaltzea eta kalte-galerak erreklamatzea 

 

ITURRIA

  • Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

Pilula guztiak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mila esker zure ekarpenagatik.