"sanción” euskaraz, nola?

 Sanción > zehapen

 

Horrela definitzen du zehapen Euskaltzaindiaren Hiztegiak:

 

zehapen: iz. Zuz. Legea hausteagatik ezarririko zigorra.

 

   Azpisarrera gisa, zehapen espediente terminoa (expediente sancionador) aipatzen du hiztegi horrek, definizio eta guzti:

   zehapen espediente, zehapen-espediente iz. Admin. Administrazioak abian jartzen duen prozedura, tipifikaturiko arau hausteren bat egin duenak dagokion zigorra jaso behar duen ala ez erabakitzeko egiten dena.

 

   Bestalde, termino hauek ere familia berekoak dira:

            sancionar > zehatu, zehapena ezarri

            sanción disciplinaria > diziplina-zehapen, diziplinazko zehapen

            sanción no pecuniaria > zehapen ez-diruzko

            sanción pecuniaria > diruzko zehapen, diru-zehapen

            sanción urbanística > hirigintza-zehapen

acuerdo sancionador > erabaki zehatzaile, zehapen-erabaki, zehatze-   erabaki

potestad sancionadora > zehatzeko ahal

 

ADIBIDE BATZUK

  • “Que, en atención a la necesidad de asegurar la efectividad de la sanción de expulsión que puede imponerse, procede el ingreso del/de la expedientado/a como medida cautelar durante la tramitación del expediente” > Ezar dakiokeen kanporatze-zehapena beteko dela segurtatzeko, bidezkoa da, kautela neurri gisa, espedientea irekita duen pertsona barneratzea espedientearen izapideak egin bitartean  
  • Se impone a la parte impugnante la sanción pecuniaria de (…) euros” > “(…) euroko diru-zehapena ezartzen zaio alderdi aurkaratzaileari 
  • Los gastos derivados de la públicación del acuerdo sancionador serán por cuenta de quienes hayan sido declarados responsables del mismo” > “Zehatze-erabakiaren argitalpena dela-eta sortutako gastuak, zehazki, arau-haustearen erantzuletzat jo direnek ordaindu beharko dituz

 

ITURRIA

  •  Epaitegietako lexikoa eta eredu judizialak 
  • Epaibar 
  • Euskalterm

 

Pilula guztiak ikusi

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.